XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta zergatik ez dut hori sinestu behar? emakumearen erantzuna.

Gizonak bizkarrak astinduz:

- Hain froga gutxi eskaini izan dizut!

- Ez horixe!

Eta Lotteren gaixoaldian bere ohe ondoan egon zinenean?

Eta gainera nola dakizu guk nahi bezain zoriontsu izango liratekeela aitarik gabe haziko balira?

- Zu gabe behintzat ez lukete gauza onik egingo.

- Baina, Ludwig, ez al zara konturatu zer nahi duten haurrek nahiz eta kanporatzen ausartu ez?

- Jakina konturatu naizela! urrats batzuk leihorantz eginez.

Horixe badakidala zer nahi duten! urduri oso, leihoaren txingeta mugitzen du.

Gu biok ere gehiago ez banatzea nahi dute.

- Gure haurrek aita eta ama, biak, eduki nahi dituzte.

Zentzugabekeria ote da hori? galdetzen du emazte gazteak.

- Ez noski.

Baina badira lortu ezin diren hainbat eta hainbat zentzuzko desio...

Leiho zokoan dago senarra.

Zigortua izan den eta gero bere lekura itzuli nahi ez duen mutiko egoskorra bailitzan.

- Eta zergatik dira, ba, lortu ezinak?

Harriturik buelta eman eta honela esaten dio gizasemeak:

- Eta neri esaten didazu gertatu zena ikusirik?